XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Badugu deretxoa eta ekonomikazko zientziak, lehen eta bigarren urteak; bainan gero Pabera edo Bordelera joan behar.

Baionan ez da fakultate oso oso bat segitzen ahal.

Eta arrazoin bat edo beste dela eta (garrantzizkoena bederen Paristik planifikatu duten ekonomiaren eta beraz kulturarena ere karta), Baionak ez du batere unibertsitate tradiziorik, girorik ez eta usairik ere; ez da instituziorik.

Beraz bi puntu horiek akats handiak dira, eta ez dute alta Baionan, unibertsitate bat eraikitzera aisetzen.

Galdera zera zen beraz: nola joka behar: edo lehenik hemen unibertsitate bat frantzes unibertsitate bat jartzea saiatu ala, segidan eta zuzenki euskal unibertsitate bat sortarazi?

Hemen Perpignango katalan unibertsitatea aipatua izan da: université pluridisciplinaire hots, fakultate batzu zeharo katalanez segitzea posible da.

Bainan hemen ere galdera jalitzen da: nor da euskaldun unibertsitatera joango dena? eta dena bat batean egitea ezina delakotz zein fakultateri gure lehentasuna eman?

Iparraldea hasteko kontradikzio batetan da: Baiona Paben menpean da, Baionan unibertsitate bat eraiki dezaten.

Pabek aurtengo bere akorta eman du: euskara gure mintzaira, dauden unibertsitatetan irakasteko baimena eman du.

Aurten ez da euskarazko ikaslerik izan, alta iaz bai.

Berriz lehengoari lotuz, oraingoz hiru arlo argiki azpimarkatuak dira: lehenik hizkuntza; gero pedagogia (hemengo andereño, gizon eta emazte; eta errientsak jadanik joango direlakoan) eta hirugarrenik laborantza: jendetzaren zati handiena, proporzionalki, laborari baitira (hegoan: 6.000 basetxe: iparrean: 5.000).

Baionan izango den unibertsitatea Hegoarekin lotua izan beharko luke eta gazteak Bordelera edo Pabera joan ordez, Iruiñea, Gasteiz edo Donostiara joango dirateke.

Euskaltzaindiaren jokoa eta errola aztertua izan da

Iparraldeko batzuek euskaltzaindian ez zutela lan handirik egiten, gehiena hegoan egiten zela aitortu dute. Bainan Euskaltzaindiaren lana, hots, euskaran datza; euskara irakasteko diploma bat ere emaiten du, bainan diploma hura dutenek ez dute pedagogiarik euskara behar den bezala irakasteko.

Halaere Iparraldean euskaltzaindia ofiziala bilaka dadin erabakia izan da.

Goiz hartako lana hor bukatzen zela eta, biltzarkide guztiak bazkaltzeko gonbidatua izan ziren .

Arratsaldean Xarritonek berriz biltzarkideen ohar guztiak bildu zituen.

Arratsaldea bukatzerakoan J. M. Torrealdaiek euskal liburua, aldizkari eta prentsaren azterketa bat egin zigun: hau azaltzeko beste horrialde bat beharko genuke eta beste gai batetaz aritu.

Uzei-k Iparraldeak behar du bere fama hedatu eta hemengo interesatuak bildu: eta oraingoz badu bidea egiteko.

Iparraldean kultur giro aberatsagoa behar. Joseba Intxausti, UZEIko buru.